Datorren urtean Agiro mendi klubean federatzeko aukera zabaldu dute

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 4a

Zestoako mendi klubak ireki du jada 2026ko federazio kanpaina. Agiron federatu nahi duenak, kiroldegian eskuragarri dauden izen-emate orria bete beharko du abenduaren 15a baino lehen.

Zestoako Agiro mendi klubak ireki du jadanik 2026ko federazio kanpaina. 2013tik aurrera jaiotako herritar guztiek eman dezakete izena, eta horretarako, kiroldegian eskuragarri dauden izen-emate orrietako bat bete beharko dute abenduaren 15a baino lehen, eta aukeratutako lizentziari dagokion ordainketa egin.

Agiro mendi klubean federatu nahi dutenek, zehaztu beharko dute Espainiako Estatuko, Pirinioetako edo Mendi eta Eskalada Kirolen Espainiako Federazioko (FEDME) lizentzia nahi duten. Beste urte batez, lau kiroletan federatzeko aukera izango dute herritarrek: espedizioan, eski alpinoan, snow-ean eta mendiko txirrindularitza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide