Neska arabiarrek pilotarekin duten loturaz jardungo du hizketan Naroa Agirrek

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 2a

Naroa Agirre pilotaria.

Zergatik ez dute neska arabiarrek esku pilota praktikatzen? izenburudun Gradu Bukaerako Lana aletuko du jendaurrean, 19:00etan hasita, Alonderon.

Naroa Agirre pilotariak ondu duen Gradu Bukaerako Lana aurkeztuko du jendaurrean ostiralean. Zergatik ez dute neska arabiarrek esku pilota praktikatzen? izenburudun lana aletuko du jendaurrean, gai horren aurrean aurkitu dituen oztopoak nahiz atxikimenduak zeintzuk diren azalduz. Aurkezpena ostiralean izango da, 19:00etan hasita, Alonderon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide