Garai bateko ohiturak berreskuratzeko eta herriko haurrak Gabon eskera animatzeko helburuz, Olentzeroren papinak egiteko tailerrak antolatu ditu Zestoako Gaztelekuak. Hiru eta 13 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute saioetan, eta horietan egiten dituzten panpinak abenduaren 24an kalera atera ditzatela da antolatzaileen asmoa, goizeko eskean nahiz arratsaldeko Olentzeroren etorrerako kalejiran.
Adinaren arabera banatuko dituzte tailerrak, eta bihar, osteguna, egingo dute lehenengoa Haur Hezkuntzako hirugarren zikloko haurrek. Gaztelekuan elkartuko dira 17:00etan, eta berdin egingo dute abenduaren 4an eta 11n.
DBHko lehenengo mailako haurrak, aldiz, 16:00etan hasiko dituzte ikastaroak azaroaren 28an, abenduaren 5ean eta abenduaren 12an.
Bigarren zikloko haurrak, (3-6 urte bitartekoak), aldiz, guraso arduradun batekin joan beharko dira Gaztelekura, eta bertako arduradunekin adostu beharko dituzte ikastaroetako egunak eta orduak.
Olentzeroren panpinak egiten ikasteko tailerretan parte hartzeko, 688 684 029 telefonora deituta eman behar da izena, biharko eguna baino lehen.