Onintza Enbeita bertsolari eta idazleak Bizitza baten txatalak liburua aurkeztuko du datorren asteartean, 18:30ean, Zestoako Alondero aretoan. Bizitza lurrari lotuta eman duen Feli Madariagaren kontakizuna jasotzen du Enbeitaren lanak, baina izan zitekeen memoria kolektiborak tokirik gorde ez dion beste milaka emakume baserritarrena ere.
Feli Madariaga Muxikako (Bizkaia) Igertu baserrira ezkondu zen, eta lurra lantzea nahiz maitatzea izan du bizibide. Egun 90 urte dituen emakume honen bizimodua jaso du Onintza Enbeitak Argiaren bitartez eman duen liburuan, Felik lurrarekiko eta, orobat, lurrak Felirekiko duen harremanean sakonduz, baina beste emakume baserritar askorena izan zitekeen testigantza jasoz.