Paperezkoak egitasmoaren saioa egingo dute larunbatean liburutegian

Mailo Oiarzabal 2025eko azaroaren 24a

(Argazkia: Guka)

Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, liburutegian bertan, eta asteazkenean bukatu da horretarako epea. 2 eta 5 arteko haurrak liburuetara hurbiltzeko egitasmoa da Paperezkoak.

Datorren larunbatean, azaroaren 29an, 11:30ean hasita, egingo dute Zestoako Udal Liburutegian Paperezkoak egitasmoaren hurrengo saioa. 2 eta 5 urte bitarteko haurrak, ipuinen eta jolasen bidez eta gertuko helduen laguntzarekin, liburuetara eta irakurketara hurbiltzea da egitasmo horren helburua.

Saioak doakoak dira, baina parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar izaten dute izena. Horrela, datorren larunbateko saioan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko; etzi, asteazkena, izango da horretarako azken eguna.