Aste honetan ospatuko dute Zestoan Jubilatuen Astea. Gaurtik abenduaren 1era bitartean, askotariko ekintzak egingo dituzte herriko hainbat gunetan. Gaur, esaterako, bingo saioa izango dute jubilatuen tabernan, 16:00etan hasita. Bihar, berriz, karta joko txapelketak jokatuko dituzte 16:30ean, Gisasola egoitzan.
Asteazkenean etena egingo dute, eta ostegunean, mus eta puntua karta joko txapelketa jokatuko dituzte San Juan egoitzan. Ostiralean, tortilla pintxoak eta gaztaina erreak eskainiko dituzte jubilatuen tabernan, eta zapatuan, ibilaldi osasungarria eta pintxo dastaketa egingo dituzte. Igandean amaituko dute Jubilatuen Astea Zestoan, meza eta bazkaria eginda.
Hona hemen egitaraua:
Astelehena, azaroak 24:
- 16:00. Bingo saioa, Gurutze jubilatuen tabernan.
Asteartea, azaroak 25:
- 17:00. Seiko urrea karta joko txapelketa, Gisasola egoitzan. 16:30ean zabalduko dute izen ematea.
Osteguna, azaroak 27:
- 17:00. Mus eta puntua karta joko txapelketak, San Juan egoitzan. 16:30ean zabalduko dute izen ematea.
Ostirala, azaroak 28:
- 18:00. Tortilla pintxoak eta gaztaina erreak, Gurutze jubilatuen tabernan.
Larunbata, azaroak 29:
- 10:00. Ibilaldi osasungarria eta pintxo dastaketa. Ibilaldia kiroldegiko aterpean hasiko dute parte hartzaileek, eta ondoren pintxoak eskainiko dituzte, Gurutze jubilatuen tabernan.
Igandea, azaroak 30:
- 12:30. Meza berezia, aurten hil diren bazkideen alde.
- 14:00. Elkarte bazkaria, Gurutze jubilatuen tabernan.