Slow Times Blues Band taldeak emanaldia eskaini du gaur eguerdian, Santa Zezilia egunez, Zestoako udaletxearen azpian. Giro ederra lagun, eta kinto bazkarien eguna izanik, herritar ugari elkartu dira plazan, eta musikarien egunari omen eginez, doinu hainbatek hartu dute Zestoako erdigunea. Izan ere, Iker Urkirik, Tabea Gerhardt-ek, Carmelo Garciak eta David Gorospek osatutako taldeak blues generoko doinuak eskaini dituzte.