Emakumeen kirol elikadura gai hartuta, datorren zapatuan Arroabean tailerra eskainiko du Aintzane Etxeberria nutrizionistak. Emakumeen kirol elikadura zikloen erritmora: jan, mugitu eta zaindu izenburudun doako hitzaldia Eskola Zaharrean izango da, eta 11:00etatik 12:00etara egingo dute.