Sakulupe guraso elkarteak hilabeteotarako antolatu dituen haurrei zuzendutako azken film emanaldia izango da datorren igandean, hilaren 16an. Elkano, lehen mundu bira animaziozko filma izango da ikusgai auzoko eskola zaharrean, 17:00etan hasita.
Elkanok munduari bira eman zion 500. urteurrena aitzaki hartuta, Angel Alonso zuzendariak zuzendu zuen animaziozko film hori 2019an. Getariarraren ibileretan oinarrituta dagoen lana Animaziozko film onenaren Goya sarirako izendatua izan zen.