Adinekoak neguko gaitzez presta daitezen, tailerra prestatu du Zestoako Udalak

Ane Olaizola 2025eko azaroaren 10a

Neguan zeure burua zaintzen ikasi izenpean, formazio tailerra egingo dute adineko pertsonekin ostiralean. Asteazkenean itxiko da izen-ematea. 

Adineko pertsonei zuzenduta, neguan ohikoak diren gaixotasun eta osasun arazoen inguruko formazioa prestatu du Zestoako Udalak, Neguan zeure burua zaintzen ikasi izenpean. Ostiralean izango da saioa, 10:00etatik 11:00etara Alonderon, eta han, besteak beste, sukarra, gripea eta kongestioak jorratuko dituzte. Horrez gain, horien aurrean hartu beharreko neurriez zein larritasun zeinuez ere hitz egingo dute. 

Tailerrean parte hartu nahi dutenek asteazkenera bitartean eman dezakete izena, Zestoako anbulatorioan edo kiroldegian. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide