Lagapen hitzarmen berria egin dute Zestoako Udalak eta Argiola energia komunitateak

Nerea Uranga 2025eko azaroaren 7a

Mikel Arregi Zestoako alkatea eta Aitana Etxeberria Argiolaren presidentea hitzarmen berria sinatzerakoan. (Zestoako Udala)

Udalak eta Argiolak egindako hitzarmen berriaren helburua Iraetako futbol zelaiaren eta Zestoako Herri Ikastetxearen teilatuetan epe laburrean eguzki plakak jartzea da.

Zestoako Udalak eta Argiola Zestoako Energia Berriztagarrien komunitateak lagapen akordio berria sinatu dute. Hitzarmen berri honen bidez, Iraetako futbol zelaiaren eta Zestoako Herri Ikastetxearen teilatuak utziko dizkio udalak Argiolari. Helburua epe laburrean bi eremu horietan ere plaka fotovoltaikoak jartzea dela adierazi dute.

Ez da aurreneko aldia bi eragileen artean hitzarmena egiten dena. Izan ere, iazko irailean Aizarnako pilotalekuko teilatua eta Arroabeko eskolaren teilatuko zati bat utzi zizkion udalak Argiola energia komunitateari, energia berriztagarria sortzeko. 

Zestoako Udalak adierazi du, trantsizio energetikoaren arloan egiten ari den lanketa eta estrategiaren baitan, dagoeneko energia berriztagarrien lehenengo gunea martxan duela.  Hain zuzen ere, Kiroldegiko teilatuan jarrita dituen eguzki plaken bidez sortzen den energia oso-osorik udalak bere erabilerarako du.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide