Lasaoerreka bidean asfaltatze lanak egin ditu Zestoako Udalak

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 5a

Asfaltatu duten errepidea. (Zestoako Udala)

Itzira baserriaren ondoko bidegurutzetik Otola baserrira arteko 710 metrotan egokitu du zorua. Asfaltos Urretxu enpresa arduratu da lanok egiteaz, eta 67.785 euroko aurrekontua izan dute.

Zestoako Udalak Lasaoerreka bidean asfaltatze lanak gauzatu ditu. Zehazki, Itzira baserriaren ondoko bidegurutzetik Otola baserrira arteko 710 metrotan egokitu du zorua. Asfaltos Urretxu enpresa arduratu da lanok egiteaz, eta 67.785 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan dute horretarako. Zenbateko horretatik 35.000 euro Gipuzkoako Foru Alundiak ordaindu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide