ETB1eko Go!azen telesailaren hamabigarren denboraldiaren atarian, sasoi berriko aurreneko atala emango dute ostiralean, hilak 7, Zestoako Kultur Etxeko aretoan, 19:00etan. Hainbat istorio eta pertsonaia berrirekin hasiko du Go!azen telesailak denboraldi berria, eta ekoizleek aurreratu dutenez, "denetariko osagaiak" izango ditu: abenturak, misterioa, gaztaroko maitasuna, komedia, drama… eta noski, kantuak.