Artisauen eta baserritarren azoka izango da azaroaren 16an, igandez, Arroabean, Ezkaizto auzo elkarteak nahiz Txara kooperatibak antolatuta. 10:00etatik 14:00etara askotariko produktuak eskuratu ahal izango dituzte herritarrek, hala nola barazkiak, ogia, gazta, edariak, eztia, arropa, osagarriak, bitxiak, ukenduak, xaboiak eta egur lanak.
Gainera, hara joaten direnek taloak dastatzeko aukera izango dute, eta artile tailerrean parte hartzeko parada ere bai. Izan ere, goizean zehar artilea lantzeko prozesua ezagutzeko abagunea izango dute herritarrek.
Bestalde, 11:00etan, Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2026 lana aurkeztuko du, eta herritarrek aurrez aurre baratzeei, fruitu arbolei, basoei nahiz loreei buruzko kontsultak egin ahal izango dituzte.