60 lagunetik gora eta giro ederra, astebete atzeratuta egin duten Arroa Biran

Ihintza Elustondo 2025ko aza. 2a, 14:44

Joan zen asterako eguraldi txarra iragarri zutela eta, gaur egin dute Arroa Bira ibilaldia. Arroa eta inguruak ezagutzeko asmoz, bi ibilbide izan dituzte herritarrek aukeran, eta jende ugari animatu da parte hartzera.

Eguraldi iragarpen kaskarra egin zuten joan zen iganderako, urriaren 26rako, eta ondorioz, Ezkaizto auzo elkarteak azaroaren 2ra atzeratu zuen Arroa Bira ibilaldia. Horrenbestez, gaur egin dituzte Arroa eta inguruak ezagutzeko txangoak: hamalau kilometroko ibilbidea egin dute batzuek, eta 5,7 kilometrokoa beste batzuek.

Ibilaldi luzea egin dutenak 09:00etan abiatu dira Arroabeko plazatik, eta Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroa Goia, Ibañarrieta, San Lorente eta Agote igarota itzuli dira auzora. Ibilbide motzekoak, berriz, plazatik zuzenean San Lorentera joan dira, eta handik Agote zeharkatuta bueltatu dira Arroabeko plazara.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide