Zestoako Udalak HAPOaren aurkezpen saioak egingo ditu

Ihintza Elustondo 2025eko azaroaren 2a

Zestoako udaletxea.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren nondik norakoak azaltzeko lau saio izango dira datozen asteetan lau tokitan: Zestoako udaletxean, Arroabean, Arroagoian eta Aizarnan.

Zestoako Udalak jakinarazi du Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurkezpen saioak egingo dituela datozen asteetan.

Lehen saioa azaroaren 4an, asteartea egingo dute, Zestoako udaletxean. 17:30ean, HAPO dokumentua zer den azalduko dute; hau da, hirigintza arloko ezagutza orokorrak jakinaraziko dituzte. Ondoren, 19:00etan, hasierako onespena eman zaion dokumentuaren aurkezpena eingo dute.

Bigarren saioa Arroabean egingo dute, azaroaren 11n, asteartez. 16:30etik 18:00etara, HAPOaren informazio panelak ikusgai izango dira, Elkargunean. Ondoren, 18:00etan, hasierako onespena eman zaion dokumentuaren aurkezpena eingo dute. 

Hirugarren saioa Arroagoian egingo dute, azaroaren 13an, ostegunez. 16:30etik 18:00etara, HAPOaren informazio panelak ikusgai izango dira, elkartean. Ondoren, 18:00etan, hasierako onespena eman zaion dokumentuaren aurkezpena eingo dute. 

Laugarren eta azken saioa Aizarnan egingo dute, azaroaren 25ean, asteartez. 16:30etik 18:00etara, HAPOaren informazio panelak ikusgai izango dira, herri etxean. Ondoren, 18:00etan, hasierako onespena eman zaion dokumentuaren aurkezpena eingo dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide