Ekain guraso elkarteak logoa berritu nahi du, eta lehiaketa irekia antolatu du, herritarrak aldaketa horren parte izan daitezen.
Herritar guztiek parte har dezakete lehiaketan, eta logo berriaren diseinuak ekaingurasoelkartea@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte, abenduaren 5a baino lehen. Jasotako proposamenen artean irabazlea aukeratuko du guraso elkarteak, eta logo berria Ekainen pankartetan, kamisetetan edo jertseetan erabiliko du.