Bainuetxearen alboko bidegorri zatia egoera "kaskarrean" dagoela eta, kexu da Zestoako EAJ. Herritarrek, oinez zein bizikletaz, bide hori asko erabiltzen dutela nabarmendu du alderdiak, baina "kalte larriak" dituela, eta horrek, haren erabilera "zailtzen" duela eta erabiltzaileen "segurtasuna arriskuan" jartzen duela. "Bidegorri hori egoki ez mantentzeak erabiltzaileen erosotasunari eragiteaz gain, arriskuak areagotzen ditu, batez ere euria egiten duen egunetan, pasabidea zailtzen duten putzu handiak sortzen baitira".
Horren aurrean, Zestoako EAJk udal gobernuri eskatu dio esku har dezala, eta bidegorri zati hori lehenbailehen konpon dezala, bidegorria "udalerriko mugikortasun iraunkorrerako funtsezko azpiegitura" dela iritzita. "Zestoarren segurtasuna eta ongizatea bermatuko dituen bidegorri sarea merezi du Zestoak".