'Arnasguneetako ahotsak' ikerketaz ariko da Maddi Dorronsoro bihar Portalen

Mailo Oiarzabal 2025ko urr. 20a, 12:18

Maddi Dorronsoro, joan den astean, Azkoitian. (Oier Arregi)

Segurako, Aizarnazabalgo eta Zestoako herritarrei euskaraz eta beren herrietako hizkuntz egoeraz duten iritziaz elkarrizketak egin dizkie Dorronsorok bere ikerketarako, eta emaitzak aurkezten ari da orain herriz herri.

Arnasguneen ahotsak ikerketaren gaineko hitzaldia eskainiko du bihar Maddi Dorronsoro antropologoak (Berrobi, Gipuzkoa, 1995) Zestoako Portale kulturgunean, 18:00etan.

Segurako, Aizarnazabalgo eta Zestoako herritarrei euskaraz eta beren herrietako hizkuntz egoeraz duten iritziaz elkarrizketak egin dizkie Dorronsorok bere ikerketarako. "Zer da euskaldun batentzat arnasgune batean bizitzea?" eta "zer diote arnasguneetako euskaldunek euskaraz era euren herrietako hizkuntz egoeraz?". Galdera horiek egin dizkie ikertzaileak euskararen arnasgune diren hiru udalerri horietan elkarrizketatu dituen herritarrei. Orain, elkarrizketa horietan oinarritu duen azterlanaren emaitzak aurkezten ari da herriz herriz, eta Zestoaren txanda izango da bihar.

Hala ere, Zestoako aurkezpen solasaldia eskualdean egingo duen bigarrena da. Izan ere, joan den astean Azkoitian izan zen bere lanaz hizketan Dorronsoro, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Euskola hitzaldi zikloaren bigarren saioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide