Arroa eta inguruak ezagutarazteko Ezkaizto auzo elkarteak antolatzen duen Arroa Bira egingo dute urriaren 26an, igandez, eta ohi bezala, herritarrek bi ibilbide izango dituzte aukeran: 14 kilometrokoa bata, eta 5,7 kilometrokoa, bestea.
Ibilaldi luzea egiten dutenak 09:00etan abiatuko dira Arroabeko plazatik, eta Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroa Goia, Ibañarrieta, San Lorente eta Agote igarota itzuliko dira auzora. Ibilbide motzekoak, berriz, plazatik zuzenean San Lorentera joango dira, eta handik Agote zeharkatuta bueltatuko dira Arroabeko plazara. Bi ibilbideak San Lorenten elkartzen direnez, gainera, han mokadua egingo dute mendizaleek.