Bi ipuin kontaketa saio izango dira ostiralean Aizarnan

Ane Olaizola 2025eko urriaren 15a

Amaia Elizagoian Ameli eta Itziar Telletxea ipuin kontalariek saio bana eskainiko diete helduei eta umeei. 

Datorren ostiral arratsaldean bi ipuin kontatuko dituzte Aizarnan; bata umeei zuzenduta, eta bestea, helduei. Amaia Elizagoian Ameli eta Itziar Telletxea arituko dira ipuin kontalari lanetan, eta 18:00etan izango da aurreneko saioa ludotekan. Han umeei zuzendutako saioa eskaini ondoren, 19:30ean helduen txanda izango da. Saio hori Aitzbarna elkartean izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide