Estazio azpiko aparkalekuan galiboa ezarriko du udalak

Mailo Oiarzabal 2025ko urr. 10a, 10:37

Autokarabanak eta karabanak, Zestoako estazio azpiko aparkalekuan. (Iñaki Zabaleta - Wikiloc)

Gune horretan dauden autokarabanak eta karabanak urriaren 31 baino lehen handik kentzeko eskatu du erakundeak. Autokarabana gunea arautzeko ordenantza "urtea bukatzerako" argitaratuko duela aurreratu du erakundeak.

Herriko tren estazio zaharraren azpikaldeko aparkalekuan galiboa ezarriko duela jakinarazi du Zestoako Udalak. Galiboa jarri ondoren, bi metro baino gehiao neurtzen duen ibilgailurik ezingo da aparkatu han.

Hori dela eta, une horretan dauden autokarabanak eta karabanak urriaren 31 baino lehen handik kentzeko eskatu du erakundeak.

Era berean, autokarabana gunea arautzeko ordenantza "urtea bukatzerako" argitaratuko duela aurreratu du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide