Poesia antzerkigintzara mudatuko dute igandean, 'Heriotzak Eduardo du izena' performancean

Maddi Txintxurreta 2025ko ira. 30a, 08:00

Igandean, 18:30ean, Heriotzak Eduardo du izena performancea eskainiko dute Zestoako Kultur Etxean. Performancea, poesia eta antzerkia uztartzen ditu Formol Laborategiak eta Susa argitaletxeak ondu duten ikuskizunak, eta sarrerak aurrez eros daitezke Portalen; bazkideentzak 4 eurotan, eta bazkide ez direnentzat 5 eurotan.

Formol Laborategiak eta Susa argitaletxeak elkarlanean ondu duten Heriotzak Eduardo du izena ikuskizuna Zestoara iritsiko da igandean, urriaren 5ean. 18:30ean hasiko da emanaldia, Kultur Etxeko aretoan. Sarrerak salgai daude jadanik Portale kulturgunean, baina egunean bertan ere erosteko aukera izango da, Kultur Etxean bertan. Kulturguneko bazkideek 4 eurotan eros ditzakete sarrerak, eta bazkide ez direnek 5 eurotan.

Esperimentu bat, antzerkia, performancea edo "poesia ez-errezitaldia". Zaila da Heriotzak Eduardo du izena lana deskribatzen. Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak liburu bilduma oinarri hartuta, jolas eszeniko bat sortu dute Formol Laborategiko kideek. Hala, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratu eta publikoaren eta eszenatokiaren arteko ohiko hesiak ezabatuko dituzte, eta bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa, isiltasuna eta kantua eta antzeko dualidadeak izango dituzte hizpide.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide