Xabin Etxaideren oroimen ekitaldiak egingo dituzte larunbatean Zestoan

Julene Frantzesena 2025eko irailaren 24a

Xabin Etxaideren oroitarria.

40 urte beteko dira bihar, irailaren 25a, GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuan zestoarra eta beste hiru lagun hil zituela. Zapatuan, ohiko gisan, Ertxina mendira ibilaldia egingo dute, eta gero, ekitaldia, Etxaideren oroitarrian.

Xabin Etxaide omenduko dute larunbatean Zestoan, haren hilketaren 40. urtemugan. 1985eko irailaren 25ean hil zuen GALek zestoarra, Inaxio Astiasuinzarrarekin, Jose Mari Etxanizekin eta Agustin Irazustabarrenarekin batera, Baionako Monbar hotelean egindako atentatuan.

Data horren bueltan urtero egin ohi dutenez, Etxaide oroituko dute haren senideek, lagunek eta herritarrek, jaioterrian. Goizean, Ertxiña mendira igoko dira, 09:00etan hasita, eta gero, 13:00etan, plazan jarri dute hitzordua. Kalejiran joango dira herritarrak estazio zaharraren gaineko parkean dagoen Etxaideren oroitarrira, eta han ekitaldia egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide