Haurren eta nerabeen aisialdirako diru laguntzak eska daitezke dagoeneko

Mailo Oiarzabal 2025eko irailaren 24a

Itxaropenako dantza eskolako umeak, 2024-2025 ikasturte amaierako emanaldian. (Aitziber Arzallus)

"Zestoako haur eta nerabe guztien aisialdia eta kirola egiteko eskubidea bermatzea" da deialdiaren helburua.

Herrian antolatzen diren aisialdi, kultur zein kirol ikastaroetan eta ekintzetan parte hartzeko inork oztoporik izan ez dezan, haurren eta nerabeen aisialdirako 2025-2026 ikasturterako diru laguntza deialdia martxan jarri du Zestoako Udalak.

"Zestoako haur eta nerabe guztien aisialdia eta kirola egiteko eskubidea bermatzea" da deialdiaren helburua. Besteak beste, Itxaropenaren dantza eskolan, antzerki eskolan, bertso eskolan, pilota eskolan edota futbol eskolan aritzeko laguntza behar dutenei zuzendutako deialdia da, eta informazioa nahi dutenek udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo behar dute (943-14 70 10 telefono zenbakia, 2 luzapena).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide