Ostiraletako kafe tertuliak berreskuratuko dituzte aste honetan Arroabean

Mailo Oiarzabal 2025eko irailaren 23a

(Argazkia: Pixabay)

Luis Martijak gidatutako opor osteko lehen saioa izango dute hilaren 26an Elkargunean. Autoestimua izango dute hizpide.

Ezkaizto auzo elkarteak antolatu eta Luis Martijak gidatzen dituen kafe tertuliak aste honetan itzuliko dira Arroabera.

Udako etenaren ostean, ostiral honetan, hilaren 26an, autoestimuaren gainean arituko dira solasean hala nahi duten herritarrak Elkargunean, 18:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide