Ikasturte hasierako batzarra egingo dute bihar arratsaldean Zestoako Gaztetxean

Aitziber Arzallus 2025eko irailaren 18a

Zestoako Gaztetxea dagoen eraikin. (Guka)

Batzarra irekia izango da eta interesa duten guztiei azaltzeko deiai egin diete antolatzaileek. Ondoren, luntxa egongo da, eta 22:00etatik aurrera, kontzertuak.

Iraila badoa aurrera, eta ikasturte berriari ekiteko prest dira Zestoako Gaztetxean ere. Hain zuzen ere, bihar arratsalderako antolatu dute ikasturte hasierako batzar irekia. 19:30ean izango da hori, eta interesa duten guztiei azaltzeko gonbidapena egin diete Zestoako Gazte Asanbladako kideek.

Batzarraren ostean, luntxa egongo da, eta jarraian, kontzertuak. Istilu eta Verrater taldeak igoko dira oholtzara, 22:00etatik aurrera. Ikasleek hiru euro ordaindu beharko dute kontzertuak ikusteko sarrera; langileek, berriz, bost euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide