Furgobaratza zerbitzua aste honetan itzuliko da Iraetako baratze parkera, eta neguari begira jarriko da.
Ostegunean, hilaren 18an, neguko baratze tailerra emango dute Iraetan; ohi bezala, doako saioa izango da eta gaian interesa duen edonork parte hartu ahalko du tailerrean. Ordu eta erdiko saioa izango da, 18:00etan hasi eta 19:30ean bukatuko dute, eta neguan baratzeari "ahalik eta probetxu gehien" ateratzeko zer barazki landa daitezkeen azalduko dute bertan, joaten direnen zalantzak argitzeaz gain.