Karmenen balorazio bilera egingo dute Arroabean etzi

Mailo Oiarzabal 2025ko ira. 9a, 12:25

Aurtengo karmenetako karrozaren festa. (Mireia Galarza)

19:00etan egin du hitzordua festa batzordeak, Elkargunean. Uztaileko jaiek emandakoaz hitz egiteko ez ezik, datozenetarako ekarpenak egiteko ere baliatu dezakete herritarrek hilaren 11ko batzarra.

Uztailean ospatu zituzten Karmen jaien balorazio bilera etzi, irailak 11, egingo dute Arroabean.

19:00etan egin du hitzordua Arroabeko Festa Batzordeak, Elkargunean. Uztaileko jaiek emandakoaz hitz egiteko ez ezik, datozenetarako ekarpenak eta proposamenak egiteko ere baliatu dezakete herritarrek hilaren 11ko batzarra. Horregatik gonbidatu ditu batzordeak herritar guztiak etziko bilerara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide