Pettik kontzertua eman du gaur, ostriala, Zestoako Portale kultur elkarteko terrazan. 19:00etan hasi da musikari nafarraren emanaldia, eta hainbat herritar nahiz kanpotik bertaratutakoak elkartu dira. Bakarka aritu da musikari berarra, eta giroa goxoa sortu da haren bueltan.
Berez maiatzaren 9an jo behar zuen Pettik Portalen, baina eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuten orduko kontzertua.
(Argazkiak: Maria Maya Manterola)