Pettik kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, abuztuaren 29an, Portale kulturguneko terrazan. 19:00etan hasiko da musikari nafarraren emanaldia, eta doakoa izango da. Musikari beratarra bakarka arituko da Zestoan.
Maiatzaren 9an jo behar zuen Pettik Portalen, baina eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuten orduko kontzertua.