Berriro zabaldu dute Iraeta eta Zestoa arteko bidegorria

Nerea Uranga 2025ko abu. 22a, 12:18

Zestoa eta Iraeta arteko bidegorria. (Nerea Uranga)

Ur hornidurako matxura konpontzeko lanak bukatu gabe daude, baina lan horiek bidegorriaren ibilbidetik kanpo kokatu dituzte, bidea ireki ahal izateko.

Ur horniduran izandako matxura bat konpondu ahal izateko, Iraeta eta Zestoa arteko bidegorria itxita egon da asteazkenetik. Gaurtik berriro zabaldu dute bidegorri zati hori. Zestoako Udalak esan du, Gipuzkoako Urakek konponketak ez dituela bukatu oraindik, baina lan horiek egiteko eremua bidegorriaren ibilbidetik kanpo kokatu dute. 

Dena den, udalak ez du baztertzen laster bidegorria berriro itxi behar izatea. Hala bada, ordea, Zestoako Udalak ohar bidez aurretik jakinaraziko duela azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide