Larunbatean Iraetako tren txikian ibiltzeko aukera izango da

Nerea Uranga 2025eko abuztuaren 21a

Ekainaren 21ean Iraetako Treneko Topaketa. (Maddi Txintxurreta)

17:00etatik 19:00etara bitartean egongo da trenean ibiltzeko aukera. Haurrentzako nahiz helduentzako jarduera da, eta bidaia bakoitzaren prezioa euro bat da.

Martxoaren hasieran hasi zuten Iraetako tren txikiaren aurtengo denboraldia Iraetako Trena elkartekoek. Ordutik, hamabostean behin tren txikiaren zirkuitua irekita izaten dute. Hurrengo hitzordua datorren larunbatean, abuztuaren 23an, da. 17:00etatik 19:00etara bitartean egongo da zabalik tren txikiaren zirkuitua.

Haurrek eta helduek dute Iraetako trenean ibiltzeko aukera, bi bueltako bidaia euro bana ordainduta.

Irailean 13an eta 27an jarriko dute martxan Iraetako Trena. Egun horietan euria egiten badu ez dute zabaltzen zirkuitua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide