Atzera berriz itxiko dute Zestoa eta Iraeta arteko bidegorria

Nerea Uranga 2025ko abu. 19a, 15:33

Iraeta eta Zestoako herrigunea arteko bidegorrian Gipuzkoako Urak egiten ari den konponketa lanak. (Nerea Uranga)

Bihar, asteazkena, itxiko dute berriro bidegorria ur kontsortzioaren hoditerian aurkitu duten ur-ihesa konpontzeko. Konponketa egin bitartean bidegorria itxi beharra dagoela azaldu dute, bertan dagoen zuloa arriskutsua delako. Matxura konpondu eta bidegorria irekitakoan abisua emango dutela aurreratu dute.

Ur horniduran izandako matxura bat tarteko aurreko astean Iraeta eta Zestoa arteko bidegorria itxita egon da. Azken egunetan zabaldu egin dute, baina bihar, asteazkena, berriro itxi egingo dute oinezkoentzako eta bizikletentzako, jakinarazi du Zestoako Udalak.

Gipuzkoako Urakek ur kontsortzioaren hoditerian aurkitu duen ur-ihesa konpondu beharra daukalako itxiko dute Iraeta eta Zestoa arteko bidegorria. Behin hori konpondutakoan berriro zabalduko dute, baita horren berri emang ere. Ez dute zehaztu zenbat denbora beharko duten lanak bukatzeko.

Iraeta eta Zestoa arteko bidegorrian ur matxura konpontzeko lanak. (Nerea Uranga)

Udalak adierazi du matxura konpontzeko zulo handi bat egin behar izan dela, eta bertatik igarotzea oso arriskutsua dela. Herritarrei erantzukizunez jokatzeko eta bidegorria itxita dagoen bitartean handik ez pasatzeko eskatu die erakundeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide