Zestoa eta Azpeitia arteko GI-631 errepidean trafiko istripua izan da 14:30 aldera. Zestoan Alberdieneako bihurgunetik gertu Azpeitiako noranzkoan bi autok elkar jo dute. Pertsona bat zauritu da eta Zumarragako Ospitalera eraman dute.
Istripua izan duten autoak errepidetik erretiratu eta bidea garbitu bitartean, trafikoa txandaka bideratzen ari da Ertzaintza.