Ireki dute Zestoa eta Iraeta lotzen dituen bidegorria

Nerea Uranga 2025ko abu. 18a, 18:04

Zestoa eta Iraeta arteko bidegorrian konponketak egiten. (Mailo Oiarzabal)

Ur horniduran ihesa izan, eta hura konpondu bitartean bidegorria itxita egon da. Matxura konponduta, berriro Zestoa eta Iraeta arteko bidegorria erabilgarri dago.

Ur hornidura sarean ihesa izan zelako, Zestoa eta Iraeta lotzen dituen bidegorria itxita izan da hainbat egunetan. Zestoako Udalak adierazi zuenez, matxura izandako tokian zulo handi bat zegoen eta "oso arriskutsua" zen handik igarotzea. Behin hori konponduta berriro Zestoa eta Iraeta arteko bidegorria zabalik dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide