Azken txanpan dira Aizrnako Amabirjin jaiak. Umeen eguna ari dira ospatzen goizetik, eta arratsaldean ere izango dira ekitaldiak, baina azkenak izango dira, gaur gauean bukatuko direlako aurtengo amabirjinak.
Goizean txupinazoa bota dute umeen udaletxeko balkoitik, eta gero zirkuko hainbat diziplinatan trebatzeko aukera izan dute. Halaber, jubilatuek hamaiketakoaz gozatu dute, eta umeen bazkariaz.
Arratsaldean ginkana eta txokolatada egin dituzte, eta gero, 19:00etan, Jon Urbieta disko jartzaileak emanaldia eskainiko du. Horrekin bukatuko dira aurtengo festak.
(Argazkiak: Utzitakoak)