Ur hornidura sarean ihesa izan dela eta, Zestoa eta Iraeta lotzen dituen bidegorria itxita izango da datozen egunetan. Izan ere, matxura izan den tokian zulo handi bat dagoela adierazi du Zestoako Udalak, eta "oso arriskutsua" dela handik igarotzea. Horregatik, herritarrei "erantzukizunez" jokatzeko eta handik ez pasatzeko eskatu die erakundeak,
Konponketa lanak bukatzean jakinaraziko du udalak atzera noiz irekiko duten bidegorria.