Amabirjin jaiak ate joka dira, eta Aizarnan prest dute dagoeneko festetarako egitaraua. Abuztuaren 14an, ostegunez, hasiko dituzte festak, 18:00etan botako duten txupinazoarekin, eta ordutik aurrera, lau egunetan, askotariko ekitaldiak izango dira.
Amabirjin eguna izango da abuztuaren 15ean, eta egun horretan pilota partidak, meza, herritarren arteko herri kirolak nahiz erromeria izango dira. Hurrengo egunean, berriz, baserriz baserri ibiliko dira aizarnarrak, oilasko biltzea egingo baitute. Festetako azken eguna umeena izango da; besteak beste, umeen txupinazoaz, zirko tailerraz, bazkariaz nahiz ginkanaz gozatu ahal izango dute horiek. Bazkaritarako aurrez izena eman beharko dute.
Hona hemen Aizarnako amabirjinetako egitarau osoa:
Abuztuak 14, osteguna
- 18:00. Txupinazoa.
- Segidan, karropoteoa bertako gazteen eskutik.
- 21:00. Herri afaria.
- 00:00. Olgetan erromeria
- 3:30. DJ Patx.
Abuztuak 15, ostirala, Amabirjin eguna
- 11:45. Pilota partidak. Lizarralde eta Telleria Bergararen eta Aranbururen aurka ariko dira. Gero, Eritz Egigurenek eta Apezetxeak Lizarralde eta Paul Egiguren izango dituzte aurrez aurre, eta Aimar nahiz Urtzi Egigurenek Txapeiren eta Alonsoren kontra jokatuko dute.
- 12:30. Meza nagusia.
- 18:00. Herritarren arteko herri kirolak.
- 22:30. Izer eta Alabier.
Abuztuak 16, larunbata
- 07:30. Oilasko biltzeko irteera.
- 11:00. Umeen eta gaztetxoen krosa.
- 12:00. Paellada.
- 22:30. Obaneuke erromeria.
- 03:00. DJ Patx.
Abuztuak 17, igandea. Umeen eguna
- 11:00. Umeen txupinazoa.
- Jarraian, zirko tailerra.
- 11:30. Jubilatuentzako hamaiketakoa.
- 13:00. Umeen bazkaria
- 17:00. Ginkana.
- 18:30. Txokolatada.
- 19:00. Jon Urbieta disko jartzailea.