Bost urteko etenaren ondoren, aurten Akoako Bira mendi lasterketa jokatuko dute. Irailaren 28an, igandez, izango da proba, eta interesa duen orok gaurtik izango du izena emateko aukera; izan ere, azken hilabetean soilik zestoarrek eman zezaken izena, eta antolatzaileek gaur goizean zabaldu dute gainontzekoentzako aukera, herrikrosa.eus webgunean.
Akoa inguruan, hamar kilometro eta 380 metroko desnibela dituen proba izango da irailaren azken igandean hamabosgarrenez jokatuko dutena, eta parte hartzaileen hainbat baldintza bete. beharko dituzte inskribatzeko: 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute soilik lasterketan, baina zestoarrentzako adin muga bi urte malgutu dute. Hori hala, 16 urteko zestoarrek ere izango dute lasterketan ateratzeko aukera. Guztira, 150 lagunek eman ahal izango dute izena, lagun kopuru horrentzako plazak jarri baitituzte eskuragai.