Amillubi proiektuan koordinatzaile eta dinamizatzaile lanak egingo dituen pertsona bat hautatzeko prozesua jarri du martxan Biolur elkarteak. 2023aren amaieran jarri zuen Amillubi proiektua elkarte horrek. Biolurren xede nagusia da, nekazaritza eta abeltzaintza agroekologikoaren eta iraunkorraren bidez lurraren epe luzeko emankortasuna bermatzea, jendartearentzako elikagai osasuntsuak sortzea eta landa inguru eta herri biziak zein duinak sustatzea.
Hori hala, datorren ikasturtean lanaldi erdian arituko den langile bat behar dute orain. Langile horrek Amillubiko lantaldea koordinatzeaz eta dinamizatzeaz arduratu beharko du. Era berean, proiektuaren ikuspegi orokorraz jabetzea eta koordinazio orokorra egitea izango ditu hark lanaldiko zeregin nagusiak, baita Biolurren lan taldearen koordinazioan parte hartzea ere.
Lan horretan hasi nahi duten herritarrek abuztuaren 31a baino lehen bidali beharko dute curriculuma biolur@biolur.eus helbide elektronikora. Informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 943-76 14 47 telefono zenbakira dei dezakete. Lanaldia irailaren 15ean hasiko du hautatutako langileak eta abenduaren 31n amaitu. Biolurrek, ordea, kontratua luzatzeko aukera egon daitekeela aurreratu du.