Zestoako Udalak belar mozketa lanak egingo ditu datozen egunetan herriko hainbat baserri bidetan. Besteak beste, Urdanetarako, Altzolaratserako, Bedamarako, Nagusikoa industrialdetik txatartegirako eta Zelaitxikietatik Beroaran baserrirako errepideetan gauzatuko ditu belar mozketak erakundeak.
Lan horiek gauzatu bitartean, une batzuetan, errepideak itxita izango direla aurreratu du udalak.