Esku pilotako profesionalen arteko bi partida jokatuko dituzte Zestoako pilotalekuan abuztuaren 12an. 19:00etan hasiko da jaialdia, eta lehenengo partidan Julen Egiguren Egiguren V.ak eta Arkaitz Gabirondok osatutako bikoteak Unai Alberdi Alberdi II.aren eta Gorka Ugartemendiaren kontra jokatuko du.
Lehia nagusia, ordea, bigarrena izango da. Masters Caixabank A Serieko txapelketaren laugarren jardunaldiko partida jokatuko dute Iñaki Artolak eta Julen Martijak Iker Larrazabalen eta Beñat Rezustaren aurka.
Abuztuaren 12ko jardunaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko, eta turismo bulegoan edo lotura honetan eros daitezke 20 eurotan.
Abuztuaren 12ko hitzordurako sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, 20 eurotan, edo lotura honetan, 30 eurotan. Partidaren egunean, leihatilan, 30 eurotan jarriko dituzte salgai.