Festen kateak jarraitzen du Arroan. Arroabean karmenak bukatuta, Arroagoian santio-santanak ospatuko dituzte ostegunean, Santio bezperan hasita. Izan ere, ostegunetik igande gauera arte santio-santanetako ekitaldiak izango dituzte han. Etzi, 20:00etan botako dute festak hasteko suziria. Segidan, trikipoteoa eta herri afaria egingo dituzte, eta Patx DJaren saioarekin bukatuko dituzte jaietako lehen eguneko ekitaldiak.
Gainontzeko egunetarako adin eta gustu guztiak dituztenentzako ekintzak prestatu dituzte Arroagoian: patata tortilla eta sagardo lehiaketak, esku pilota partidak, herri kirolak, erromeriak, haurrentzako jolasak, bakarrizketa saioa, Tolareko Igoera...
Egitaraua:
Uztailak 24, osteguna, Santio bezpera.
- 20:00. Txupinazoa.
- Jarraian, trikipoteoa.
- 21:00. Herri afaria, trikitilariek girotuta.
- 23:30. Erromeria Obaneuke taldearekin (tartean, dantza lehiaketa)
- 03:00. Patx DJa.
Uztailak 25, ostirala. Santio eguna.
- 11:30. Tortilla eta sagardo txapelketa (tortillak 11:00etarako aurkeztu behar dira).
- 12:00. Esku pilota partidak, frontoian. Pilota partidak: Naroa Gastiain-Peru Aldalur Uxue Loiola-Laia Gastiain bikotearen kontra eta Xabat Sasiain-Oier Alonso bikotea Aritz Olaizola-Julen Odriozola bikotearen aurka.
- 18:30. Herri kirolak, Lanberri eta Naiara trikitilariek alaituta. Aizkoran: Biurri eta Joxan Etxeberria. Harri jasotzen. Elene eta Udane Ostolaza.
- 22:30. Argazki proiekzioa.
- 23:00. Izer eta Alabier trikitilariekin dantzaldia.
- 02:00. Indate DJa.
Uztailak 26, larunbata. Santa Ana eguna.
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren, jubilatuentzat hamaiketakoa eta bingoa, Akulu bertsolariak alaituta.
- 17:30. Bakarrizketa saioa, Ander Malbadi eta Mirari Martiarenarekin.
- 19:00. Herritarren arteko herri kirolak.
- 23:00. Bide Batez taldearekin erromeria.
- 02:00. Indate DJa.
Uztailak 27, igandea.
- 11:00. Tolareko Igoera.
- 12:00. Altxorraren bila.
- 14:00. Umeen bazkaria.
- 16:30. Umeentzako jolasak. Izen ematea 16:00etan zabalduko dute.
- 17:30. Apar festa.
- Jarraian, txokolatada.
- 23:00. Iruzta taldearekin dantzaldia. Otarrearen zozketa eta argazki lehiaketako irabazlea.