Baserritarrekin batzarra egingo du Zestoako Udalak asteartean

Maddi Txintxurreta 2025eko uztailaren 19a

Zestoako Endoia auzoko kartela.

Lasao, Endoia eta Etorra inguruko herritarrak daude bilerara deituta. 18:00etan jarri dute hitzordua, Endoiako tabernan.

Lasao, Endoia eta Etorra inguruko baserritarrekin batzarra deitu du Zestoako Udalak astearterako. 18:00etan hasiko da saioa, Endoiako tabernan.

Honako gaiak izango dituzte hizpide bertan:

  • 2024ko eskaeren jarraipena.
  • Baserri bideen diru-laguntza.
  • Taxibonoa.
  • Zuntzaren zabalpena.
  • Beste gaiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide