Auzolana eta bisita egingo dituzte igandean Amillubin

Maddi Txintxurreta 2025eko uztailaren 10a

Hainbat lagun Iraetako Amillubi baserrian, 2024an egin zuten Udaberriko Festan. (Ihintza Elustondo)

Auzo(p)lana egingo dute igande honetan Iraetako Amillubin: baserriko lur eta kultiboak erakutsiko dizkiete auzolanean laguntzera agertuko diren herritarrei.

Amillubi Lurra Taupaka proiektuko kideek aurten martxan jarri duten Auzo(p)lana egitasmoaren baitako saio berri bat antolatu dute iganderako. 09:00etan auzolanera deitu dituzte herritarrak, eta amaitzean, 12:30ean, kolektiboki erositako lurretan egiten ari diren lanak eta martxan dituzten kultiboak erakutsiko dituzte bisita gidatu batean.

Auzolana eta bisita eginda, 14:00etan, proiektuko arduradunek sasoiko produktuekin prestatutako mokadutxoa eskainiko diete Iraetako baserrira laguntzera joango diren lagunei. Edozein zalantza argitzeko, koordinazioa@amillubi.eus helbidera idatzi dezakete herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide