Irailean Zestoan emango dituzten ahozkotasun tailerrerako izen-ematea ireki dute

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 9a, 10:35

Amaia Elizagoien 'Ameli' ipuin kontalaria.

Irailaren 13rako eta 27rako antolatu dituzte tailerrak. Ipuinak kontatzen ikasteko aukera izango dute parte hartzaileek.

Hitzetik Loratu programaren baitan, ahozkotasun tailerra antolatu dute irailerako Zestoan, eta ireki dute jadanik izena emateko epea. Interesa dutenek, liburutegira joanda, 943 147 816 telefonora edo liburutegia@zestoa helbidera idatzita eman dezakete izena uztailaren 30a baino lehen.

Amaia Elizagoien Ameli kontalaria arduratuko da tailerra gidatzeaz. Parte hartuko dutenek ipuinak kontatzen, entzulearen arreta pizteko trikimailuak erabiltzen eta ahozkotasuna lantzen ikasiko dute, antolatzaileen arabera. Tailerrak irailaren bigarren eta laugarren larunbatetan emango dituzte; zehazki, hilaren 13an eta 27an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide