Bigarren eskuko azoka jarri dute Zestoan, kaleko katuei laguntzeko asmoz

Ane Olaizola 2025ko uzt. 6a, 12:43

Kalekatu elkarteak bigarren eskuko azoka prestatu du udaletxe azpiko arkupeetan, baina hark ez ezik, beste hainbatek ere jarri dituzte postuak. 

Kaleko katuak zaindu eta adopzioan jartzeko lan egiten duen Kalekatu elkarteak bigarren eskuko azoka jarri du gaur goizean Zestoan. Elkarteak ez ezik, beste hainbat postu ere jarri dituzte udaletxe azpiko arkupeetan, eta askotariko produktuak erosteko aukera izan dute hara joan diren herritarrek, hala nola arropa, liburuak, jostailuak eta bestelako tresnak. 15:00etara bitartean izango da zabalik azoka, eta han bildutako dirua kalean bizi diren katuei laguntzeko erabiliko du Kalekatuk. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide