Zestoako Kalekatu elkarteak bigarren eskuko azoka egingo du igandean

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 4a, 13:13

Bigarren eskuko azoka baten artxiboko irudia. (M. Txintxurreta)

Kalean bizi diren katuei babesa ematen dien elkarteak azoka antolatu du iganderako. 10:00etatik 15:00etara, hainbat postu jarriko dituzte udaletxeko arkupeetan.

Kalekatu elkartearen ekimenez, bigarren eskuko azoka egingo dute igandean Zestoako udaletxeko arkupeetan, 10:00etatik 15:00etara. Kaleko katuak zaindu eta adopzioan jartzeko lan egiten duen elkarteak bere postua jarriko du, eta kalean bizi diren katuei laguntzeko erabiliko du irabazitako dirua.

Kalekaturena, baina, ez da igandean jarriko duten postu bakarra izango. Arropa, liburuak, haurrentzako jolasak eta bestelako tresnak ere izango dira salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide