Zestoako Udalak jakinarazi duenez, udako kanpainari dagokion belar mozketa egiten ari dira egunotan zenbait bidetan. Hain justu, Errotazar eta Iraeta arteko bidegorrian, Bentapeligron, futbol zelai zaharrean, Lilibean, bainuetxean eta trenbidean egingo dituzte belar mozketak, Etorrabideko bidegurutzearen eta Lilibeko tunelaren artean. Lanek irauten duten bitartean, gainera, bide horiek itxita egongo direla jakinarazi du erakundeak.